Zestoako Udalak jakinarazi duenez, Lizarraitz auzunetik gasolindegi parera egokitu duten errepide irteera zabaldu dute. Gaur arte auzune horretara sartzeko edota irteteko erabili izan den bidegurutzea, aurrerantzean sarrerako bidea izango da; izan ere, auzunearen atzean ibilgailuentzako norabide bakarreko bidea egokitu dute. Hori horrela, auzunetik irten eta GI-631 errepidera sartu nahi duenak gasolindegiaren alboan egokitutako irteera erabili beharko du.
Bestalde, erakundeak azaldu du datorren astearen amaieran irekiko dutela Enekosauztegi kalea. Berritutako kale horren irekierarekin batera, herrigunean trafiko aldaketak izango dira ibilgailuentzat. Udalak datorren astean emango du aldaketa horien guztien berri.