Maskaradak manex baten begietatik izenpean, Amaiur Aristi zestoarrak hitzaldia eskainiko du hurrengo asteazkenean, hilaren 12an. Zuberoan inauterien bueltan egiten duten ikuskizunaren nondik norakoak izango ditu hizpide hark, Portale kulturgunean eskainiko duen solasaldian. 18:30ean hasiko da hitzaldia. Gainera, hitzordu horretan maskarada ikustera joateko irteera bat antolatzeko aukera ere jarriko dute mahai gainean.