Zestoan ere ikus daiteke Guka Telebista

Aitziber Arzallus 2025ko ots. 5a, 07:00

Telebista sintonizatu eta Guka Telebista ikusten ez duten herritarrek antenazaleari deitu behar diote etxepean behar diren egokitzapenak egiteko. 

Dagoeneko ia eskualde –Zumaiako leku jakin batzuetan salbu– guztian ikus daiteke Guka Telebista, baita Zestoan ere. Horretarako, herritarrek beren telebista sintonizatu behar dute, eta hori eginda ere Guka Telebista ikusi ezin dutenek, antenazaleari deitu behar diote etxepean egin beharreko egokitzapenak egiteko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide