Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta, Blon eta Jai/egun taldeen kontzertuak izango dira larunbatean. Gaztetxean izango dira bi emanaldiak, 18:30ean hasita.
Sarrera zortzi euro ordaindu beharko dute langileek, eta bost euro, berriz, langabeek nahiz ikasleek. Sarrerak Gaztetxean bertan salduko dituzte, emanaldiak hasterako.