Lehen sektorea sustatzea helburu duen Trebatu programa aurkeztuko dute etzi, Zestoan

Ane Olaizola 2025eko urtarrilaren 20a

Zestotik Mahaira II. Akroekologia Zikloaren barruan izango da Trebatu programaren aurkezpena, Yurre Peñagarikano eta Telmo Gartziaren eskutik.

Zestotik Mahaira II. Akroekologia Zikloak aurrera jarraitzen du, eta egitasmoaren barruan, Trebatu programaren aurkezpena izango da etzi, asteazkena, Alonderon. 18:30ean hasiko da saioa, eta Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko Yurre Peñagarikanok eta Trebatu programako Telmo Gartziak gidatuko dute.

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Landaola, Lurgintza, Abelur, Elika fundazioa, Hazi, Lanbide, Etolur eta Fraisoro eskola dira proiektuaren sustatzaileak, eta Gipuzkoako lehen sektorearen errelebo faltari aurre egitea du helburu. Hain zuzen, nekazaritzan ibilbide profesionala garatu nahi duten ekintzaileei zuzendutako programa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide