Zestoako Udalak Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuarekin elkarlanean elikaduraren inguruko zikloa antolatu du. Ziklo horren barruan, hilabete batez, urtarrilaren 17tik otsailaren 27ra bitartean, Alonderon, Gaztelekuan eta Aizarnako eskolan, Zestoako Herri Eskolan nahiz Arroabeko eskolan hitzaldiak eta tailerrak izango dira.
Elikadura zikloaren egitaraua:
- Urtarrilak 17, ostirala. Elikadura 50+ hitzaldia, 17:00etatik 18:00etara, Alonderon.
- Otsailak 7, ostirala. Etiketek ezkutatzen dutena izenburuko hitzaldia DBHko ikasleentzako. 17:00etatik 18:00etara, Gaztelekuan.
- Otsailak 10, astelehena. Elikagaien ostadarra tailerra LHko ikasleentzako. 10:00etatik 11:00etara, Aizarnako eskolan.
- Otsailak 10, astelehena. Etiketek ezkutatzen dutena izenburuko saioa LHko ikasleentzako, 11:30etik 12.30era, Aizarnako eskolan.
- Otsailak 13, osteguna. Elikagaien ostadarra tailerra, LHko lehen zikloko ikasleentzat. 10:00etatik 11:00etara eta 11:30etik 12:30era, Zestoako Herri Eskolan.
- Otsailak 14, ostirala. Elikagaien ostadarra saioa LHko lehen zikloko ikasleentzako. 10:00etatik 11:00etara, Arroabeko eskolan.
- Otsailak 14, ostirala. Etiketek ezkutatzen dutena izenburuko saioa LHko bigarren zikloko ikasleentzako. 11:30etik 12:30era, Arroabeko eskolan.
- Otsailak 27, osteguna. Etiketek ezkutatzen dutena izenburuko saioa. 17:00etatik 18:00etara, Alonderon.