Elikadura sistemari buruz hitz eginez hasiko dute gaur II. Agroekologia Zikloa Zestoan

Iraia Oteiza 2025eko urtarrilaren 8a

Elikadura sistema osasunaren begiradatik izeneko hitzaldia eskainiko du Alonderon gaur, asteazkena, Goiuri Alberdi Asunek. 18:30ean hasiko da hitzaldia. Zestotik Mahaira II. Agroekologia Zikloaren barruko lehen saioa da.

Gaur hasiko dute Zestotik Mahaira II. Akroekologia Zikloa. Gaurkoan, Elikadura sistema osasunaren begiradatik izeneko hitzaldia eskainiko du Zestoako Alonderon, 18:30ean hasita. Goiuri Alberdi Asunek Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Ekosozialerako Behatokiko adituak eskainiko du saioa. Herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Zikloaren barruko ekitaldiak urtarrilaren 29ra bitartean izango dira, eta besteak beste, sukaldaritza tailerra, Trebatu programaren aurkezpena eta ekoizpen duinaren eta kontsumo herrikoiaren hitzaldia izango dira.

Zestotik Mahaira II. Agroekologia Zikloa:

  • Gaur, urtarrilak 8, asteazkena. Elikadura sistema osasunaren begiradatik hitzaldia, 18:30ean, Alonderon.
  • Urtarrilak 17, ostirala. Haurrentzako Koxinatu sukaldaritza tailerra Arroagoian. 17:00etatik 18:30era, Herri Etxean. Aurrez izena eman beharko da eta horretarako epea urtarrilaren 15ean bukatuko da. Izena emateko 943-14 70 10 (5 luzapena) deitu edota ingurugiro@zestoa.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.
  • Urtarrilak 22, asteazkena. Trebatu programaren aurkezpena, 18:30ean, Alonderon.
  • Urtarrilak 29, asteazkena. Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia hitzaldia eta dastaketa Biolurren eskutik.18:30ean, Alonderon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide