Ostegunean auzo batzarra egingo dute Arroabean

Aitziber Arzallus 2025eko urtarrilaren 6a

Arroabeko San Isidro kalea. (Nerea Uranga)

19:00etan izango da batzarra, Elkargunean. 

Ostegunean, hilak 9, auzo batzarra egingo dute Arroabean, Zestoako Udalak deituta. 19:00etan Elkargunean bilduko dira udal ordezkariak eta hala nahi duten auzotarrak, honako gai hauetaz hitz egiteko: 

  • Bide berdea
  • Igogailua
  • San Isidro kalearen oinezkotzea
  • Oinherri prozesua
  • Sakulupe parkea
  • Gazteria prozesua
  • Txepetxa aisialdi taldea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide