Arroabean auzo batzarra egingo dute urtarrilaren 9an

Ihintza Elustondo 2025eko urtarrilaren 2a

San Isidro kalearen peatonalizazioa izango da landuko duten gaietako bat. (Nerea Uranga)

Elkargunean jarri dute hitzordua, 19:00etan. Auzoari lotutako hainbat gai jorratuko dituzte.

Zestoako Udalak iragarri duenez, auzo batzarra egingo dute Arroabean datorren astean. Urtarrilaren 9an, ostegunez, bilduko dira, Elkargunean, 19:00etan. Hain zuzen ere, auzoari lotutako hainbat gai landuko dituzte bertan: bide berdea, igogailua, San Isidro kalearen peatonalizazioa, Oinherri prozesua, Sakulupe parkea, Gazteria prozesua, Txapetxa aisialdi taldea... Auzotarrak animatu dituzte saioan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide