Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' emanaldiak zutik jarri du Zestoako frontoia

Maialen Etxaniz 2024ko abe. 29a, 14:00

'Kantu berri bat gara' ikuskizunaren emanaldia, Zestoan. (Danbolin)

Jon Maiak Kantu berri bat gara ikuskizuna taularatu zuen atzo Zestoan, eta jende ugari bertaratu zen emanaldira. Hainbat herritar igo ziren oholtzara, Zumaiako musikariarekin zenbait abesti kantatzera. 

Musikaz blaitu du Zestoako frontoia Jon Maiaren Kantu berri bat gara ikuskizunak. Atzo, larunbatez, eskaini zuen emanaldia zumaiarrak, Zestoako pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta hainbat izan ziren haren emanaldira bertaratu zirenak. 

Ikusle gisa ez ezik, abeslari gisa ere aritu ziren hainbat herritar. Besteak beste, jatorri hainbateko zestoarrak igo ziren oholtzara zenbait abesti kantatzera, baita AEK-ko irakasleak ere, eta Maiak Aizpea Aristirekin batera eskainitako kantuarekin borobildu zuten emanaldia. 

Argazki bilduma eta informazio gehiago, Danbolin.eus-en.

Zestoako pilotalekua, jendez beteta. (J.Maia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide