Zestoako kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea urtarrilaren 31 artekoa izango da

Nerea Uranga 2024ko abenduaren 27a

Zestoako kiroldegia.

Kiroldegiko bazkidetza kanpaina martxan jarri du Zestoako Udalak, eta urtebeteko bazkidetza egiteaz gain, sei hilabetekoa egiteko aukera ere badagoela azaldu du.

Kiroldegiko bazkidetza kanpaina berria martxan jarri du Zestoako Udalak. Kiroldegiko bazkidetza berritzeko azkenengo eguna urtarrilaren 31 izango da.

Urteko bazkidetza egiteko aukeraz gainera sei hilabetekoa egiteko aukera ere izango dela zehaztu dute kiroldegiaren arduradunek: "Sei hilabeteko bazkidetza eginez gero, urtarriletik ekainera edo uztailetik abendura izan beharko du bazkidetzak".

Zestoako kiroldegiaren ordutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 21:00etara da, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 16.00etatik 19:00etara da. Kiroldegiko bazkidetzaren prezioak Zestoako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide