Gabonetan aldaketak izango dira Zestoako hondakinen bilketan

Ihintza Elustondo 2024ko abenduaren 20a

Ez dute bilketarik egingo abenduaren 24an eta 31n, eta bi frakzio bilduko dituzte abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Gabonetan aldaketak izango dira Zestoako hondakinen bilketan. Hain zuzen ere, ez da bilketarik egingo abenduaren 24an eta 31n, eta bi frakzio bilduko dituzte abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean: errefusa ohiko kubo beltzetan bota beharko da, eta organikoa, berriz, edukiontzien guneen ondoan egongo diren ontzietan bota beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide