Gurutzeaga kaleko lanek bihar eragina izango dute trafikoaren zirkulazioan

Aitziber Arzallus 2024ko abenduaren 16a

Gurutzeaga kalea. (Guka)

08:00etatik 18:00etara bitartean herrigunerako sarrera-irteerak Toribio Altzaga eta Gesalaga kaleetatik egin beharko dituzte ibilgailuek; Ipintza kalean, berriz, ezingo da autorik aparkatu gaur arratsaldetik aurrera.

Bihar, asteartea, Gurutzeaga kaleko lurzorua egokitzeko lanak egin behar dituzte, eta lan horiek eragina izango dute herrigunerako sarrera-irteeretan. 07:00etan ekingo diete lanei, eta 08:00etatik 18:00etara bitartean, ibilgailuek Toribio Altzaga eta Gesalaga –Arozena hotelaren aurretik– kaleetatik barrena sartu beharko dute herrira, eta irten ere haietatik egin beharko dute.

Horrez gain, Ipintza kalean –kiroldegiaren ondoko kalea– ezingo da autorik aparketu gaur, astelehena, 14:00etatik aurrera, eta bihar, berriz, 08:00etatik 18:00etara ezingo da autoz Ipintza kalera sartu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide