One wall pilota modalitateko Euskal Herriko txapelak banatu zituzten atzo Lekeitioko (Bizkaia) Santi Brouard pilotalekuan, eta Naroa Agirrerentzat izan zen horietako bat. Miren Larrarte izan zen Agirreren bikotekidea atzo Lekeition: arroarrak eta bidaniarrak 2-0 (15-5 lehen setean eta 15-11 bigarrenean) gainditu zituzten Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak (EEPP) antolatu du Euskal Herriko One Wall Txapelketa. Emakume zein gizonen binakako txapelketa izan zen atzo Lekeition jokatutakoa, federatutako pilotarientzat, baina irekia. Izan ere, lizentziadun edozein pilotarik parte har zezakeen lehian.