Zestoako Odol Emaileen Elkarteak zortzi herritar omendu ditu

Ane Olaizola 2024ko abenduaren 15a

Odol Emaileen Elkarteak omendu zituen herritarrak, atzo. (Zestoako Udala)

Odol Emaileen Elkarteak aitortza ekitaldia egin zuen atzo udaletxean, eta urtez urte odola atera duten herritarrak omendu zituen.

Zestoako Odol Emaileen Elkarteak zortzi herritar omendu zituen atzo, urtez urte odola emanez egindako ahaleginagatik. Elkarteko kideek, odol emaileek, Mikel Arregi alkateak eta Beatriz Zubia zinegotzi ohiak egin zuten aitortza ekitaldia udaletxean, eta intsignia bana jaso zuten honako herritar hauek: Mari Jose Etxeberriak, 60 aldiz eman duelako odola; Jose Mari Arregik, 50 aldiz eman duelako; Nerea Irurek, 40 aldiz odola emateagatik; eta Joseba Regilek, 25 aldiz emateagatik.

Ekitaldian bertan egoteko aukerarik izan ez bazuten ere, Lourdes Arsuagak, Izaskun Odriozolak eta Joseba Alberdik ere jasoko dute oroigarria, odola 25 aldiz emateagatik. Era berean, Gorka Unanue herritarrak ere jasoko du oroigarria, 50 aldiz odola eman ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide