Zestoako Gure Txoko elkarteak 75 urte bete ditu, eta herritarrekin ospatu du urteurrena. Duela mende laurden egin zuten moduan, joaldunak atera ziren atzo kalera elkartearen urteurrena ospatzeko, eta kalez kale aritu ziren arratsaldea girotzen. Ondoren, mokadutxoa egin zuten udaletxe azpiko arkupeetan, eta dozenaka lagun elkartu ziren sabela betetzeko asmotan. Gainera, herriko txarangak girotu zuen jan-edan saioa. Aitor Salegi eta Andoni Egañak elkartean bertan eskaini zuten bertso afariarekin borobildu zuten ospakizuna.