Amancay Gaztañagaren 'Martin Martina' trilogiako aurreneko bi liburuen irakurketa eta solasaldia egingo dituzte

Iraia Oteiza 2024ko azaroaren 27a

Amancay Gaztañaga 'Martin Martina' trilogiako aurreneko liburuarekin. (Mireia Galarza Bastida)

Lili jauregian egingo dute ekitaldia, abenduaren 11n, 18:30ean. Bertaratu nahi dutenek turismo bulegoan eska ditzakete gonbidapenak. Edukiera mugatua izango da.

Abenduaren 11n, asteazkenez, Amancay Gaztañagaren Martin Martina trilogiaren aurreneko bi liburuen irakurketa dramatizatua eta solasaldia egingo dituzte Zestoako Lili jauregian. Herriko zenbait nerabe arduratuko dira irakurketa saioaz, 18:30ean hasita.

Ekitaldira bertaratu nahi dutenek gonbidapenak turismo bulegoan eskatu beharko dituzte. Edukiera mugatua izango da.

Trilogiaren aurreneko liburua urtarrilean aurkeztu zuen Gaztañagak, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa izenekoa. Bigarrena, Martin Martina eta sorginen batzarra, abenduan kaleratuko dute, eta hirugarrena, Martin Martina eta gauekoak, 2025eko udaberrian. Aurreneko bi liburuen errezitala eta solasaldia egingo dituzte Lili jauregiko ekitaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide