Heriotzaz kafe tertulia egingo dute ostiralean Arroabean. Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta eta Luis Martijaren gidaritzapean, Nola lagundu hiltzen? galderari erantzuten saiatuko dira parte hartzaileak. 18:30erako jarri dute hitzordua, Arroa Beheko Elkargunean.