Asteazkenetik larunbatera bitartean Zestoan Mendi Astea egingo dutela iragarri du Agiro mendi klubak, eta ohikoa den moduan, mendiari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egun horietan.
Asteazkenean, hilaren 27an, hasiko da Zestoako Mendi Astea. Egun horretan, 19:15ean, Koldo Ruizek Bolivia 2024: hiru sumendi, hiru 6.000ko hitzaldia eskainiko du Alonderon. Ruizek Andeetan izan duen esperientzia partekatuko du han.
Hilaren 28an, berriz, ostegunez, Manasluko trekina hitzaldia eskainiko du Jose Manuel Regilek, eta Himalaian egindako zeharkaldia izango du kontagai han. Saioa 19:15ean hasiko da, Alonderon.
Larunbatean izango da Mendi Asteko azken saioa, eta BTT zeharkaldia egingo dute egun horretan. 09:00etan Gurutzetik irtenda, 3 ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute.
Agirok jarduera horiekin bat egitera eta mendiarekiko zaletasuna partekatzera gonbidatu ditu herritar guztiak.