Bandak Rockalean taldearekin emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Mailo Oiarzabal 2024ko azaroaren 11

Rockalean taldea. (Rockalean)

Azaroaren 22an izango da Zestoako Musika Bandak Santa Zezilia ospatzeko antolatu duen emanaldia, kiroldegian. Harako txartelak Turismo Bulegoan eta Laiak dendan eskura daitezke, 5 euroren truke.

Santa Zezilia zaindariaren eguna ospatzeko kontzertu berezia antolatu du aurten Zestoako Musika Bandak. Santa Zezilia egunean bertan, azaroaren 22an, ostiralarekin, Rockalean taldearekin batera emango du kontzertua bandak, kiroldegian, 20:00etan hasita.

Euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez rock kantu ezagunen bertsioak kalez kale ematen dituen taldea da Rockalean. Beraz, normalean kalean aritzen diren bi taldek bat egingo dute kiroldegian hilaren 22an.

Emanaldi berezi horretara joan nahi dutenek dagoeneko eskura ditzakete sarrerak; Turismo Bulegoan zein laiak dendan jarri dituzte aurrez salgai, 5 euroren truke.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide