Agiro mendizale taldeak eta Zestoako Udalak Zestoa eta Urepele (Nafarroa Beherea) etapaz etapa oinez lotzeko egitasmoa abiatu zuten, bi udalerrien senidetzaren barruan. Zestoa eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen ditu lehendabiziko etapak, eta aurretik bertan behera utzi zuten eguraldi txarragatik. Orain, azaroaren 16rako (larunbata) antolatu dute etapa hori egiteko irteera. Bertan parte hartzeko izena azaroaren 14rako eman beharko da Zestoako kiroldegian, bost euro ordainduta (bazkaria ez da sartzen prezio horretan).
Azaroaren 16an ibilaldia Gurutzetik abiatuko dute, 07:00etan, eta itzulera 17:00etan izango da Beasaindik. Antolatzaileek ohartarazi dute nahi dutenek ibilaldia Etumetatik hasteko aukera izango dutela eta bazkaria jatetxe batean izango dela.