Martxan daude Zestoako pilotalekuko teilatu berriko eguzki plakak

Iraia Oteiza 2024ko azaroaren 6a

Zestoako kiroldegiko frontoiaren teilatu berrian jarri dituzten eguzki plakak. (Zestoako Udala)

Pilotalekuko teilatutik bi kilometroko erradioan dauden 24 udal eraikin edo lokalek eguzki plakek sortutako energiaz baliatzeko aukera izango dute. Energia berriztagarri hori erabiliko duten espazioen artean daude Zestoako ikastetxea, liburutegia eta kiroldegia, besteak beste.

Zestoako Udalak jakitera eman duenez, urriaren 29az geroztik martxan daude pilotalekuko teilatu berriko eguzki plakak. Azpiegitura berri hori autokontsumo kolektibora bideratuta dago, hau da, pilotalekuko teilatutik bi kilometroko erradioan dauen 24 udal eraikin edo lokalek eguzki plakek sortutako energiaz baliatzeko aukera izango dute. Energia berriztagarri hori erabiliko duten espazioen artean daude Zestoako ikastetxea, liburutegia, udaletxea, Kultur Etxea, eguneko zentroa eta kiroldegia, besteak beste.

Udalak egindako aurreikuspenen arabera, eguzki plaken energiaz baliatzen direnek argindarraren fakturan batez beste %34,9ko aurrezkia izango dute urtean, hau da 17.800 euro ingurukoa.

Guztira 216 plaka jarri dituzte teilatuan, eta instalazio fotovoltaiko berriak 120 kwp-ko potentzia instalatua du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide