Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Argitu programaren barruko bi tailer emango dituzte azaroan Zestoan, energia berriztagarrien eta berokuntsa sistemen gainekoak, hain zuzen ere. Energia eraginkortasuna lantzeko eta energia zaurgarritasunari aurre egiteko programa horretako tailer guztiak doakoak dira, baina parte hartu nahi dutenek ezinbestean eman behar dute izena aurretik. Bi tailerrak toki eta ordu berean egingo dituzte: Alonderoko udal aretoan, 18:30ean.
Hain zuzen ere, gaur bukatuko da Zestoako datozen bi saioetako lehendabizikoan izena emateko epea. Ostegun honetan, azaroaren 7an, emango dute Energia berriztagarriak zure etxean: autokontsumo indibiduala, kolektiboa eta komunitate energetikoak izeneko tailerra. Hileko bigarren hitzordua, berriz, azaroaren 21ean izango da: Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako; horretarako izen ematea hilaren 18an itxiko dute.
Aipatu saioetan parte hartu nahi duten herritarrek energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbide elektronikora mezua idatzita eman dezakete izena, edo astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara bitartean 605 75 76 87 telefono zenbakira deituta.