Berez joan den ingandean egitekoak baziren ere, eguraldi txarra tarteko astebete atzeratzera erabaki zuten Arroa Bira, eta gaur egin dute Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta Arroa eta inguruak ezagutzeko urtero egiten duten mendi ibilaldia. 150 bat lagunek parte hartu dute guztira, aurreko urteeetan baino jende gehiagok, eta gustura ibili direla adierazi dute parte hartzaileek. Hiru ibilbide desberdin egin dituzte, eta parte hartzaile guztiak San Lorenten elkartu dira hamaiketakoa egiteko.