Naroa Agirre pilotari zestoarrak, Nahia Salsamendirekin bikotea osatuta, Egiako Juanito Alvarezen oroimenezko binakako txapelketa irabazi du. Zabaleta eta Oses bikoteari 22 eta 7 irabazita jantzi dute txapela.
Txapelketan lau bikotek parte hartu dute, eta finalaurrekoan Aldayri eta Bergarari 22 eta 15 irabazita igaro ziren Agirre eta Salsamendi finalera. Gaurko finaleko partida irabazita lortu dute biek Egiako txapeldunak izatea.
Halaber, Naroa Agirrek jaso du txapelketako pilotari onenaren saria ere.