Gesalaga eta Zurbano kaleek bat egiten duten eremuan, Zestoa autoeskolaren ondoan, espaloia konpontzeko lanak egingo ditu udalak. Gaur hasiko dituzte lanok, eta ondorioz, ostiralera arte autoek ezingo dute igaro Zurbano kalearen eta Gesalaga kalearen arteko bidegurutzetik.
Dena den, garajeetatik ateratzen diren autoek Gurutze aldera hartu beharko dute nahitaez, beti bezala, baina sartzerakoan ere bide berbera egin beharko dute gidariek lanak amaitu bitartean. Zurbano kaleko aparkalekuetara ere Gurutze aldetik sartu beharko dute autoek.