Bertan behera gelditu da bihar egitekoak ziren Arroa Bira

Ihintza Elustondo 2024ko urriaren 26a

2022ko Arroa Biran hartutako irudia.

Eguraldi iragarpena tarteko hartu du Ezkaizto auzo elkarteak ekintza bertan behera uzteko erabakia. Eguraldiak laguntzen badu, datorren igandean, azaroaren 3an, egingo dute Arroa Bira. 

Arroa Bira ibilaldia egitekoak ziren berez bihar, igandez, baina antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldi iragarpena tarteko, bertan behera utzi dute irteera. Arroa eta inguruak ezagutzera emateko urtero egiten duten mendi ibilaldia da Arroa Bira. Ezkaizto auzo elkarteak antolatzen du, eta haiek adierazi dutenez, jarduera datorren astean gauzatzea da beren asmoa. Beraz, eguraldiak laguntzen badu, datorren igandean, azaroaren 3an, egingo dute Arroa Bira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide