Liburu aurkezpena eta auzolana egingo dituzte larunbatean Amillubin

Julene Frantzesena 2024ko urriaren 23a

Amillubi proiektuko taldea.

Goizean auzolana egingo dute, eta eguerdian liburu aurkezpena ez ezik, solasaldia eta mokadutxoa izango dira. Auzolanerako aurrez izena eman beharko da.

Amillubi egitasmoaren sustatzaileek auzolana eta liburu aurkezpena prestatu dituzte larunbaterako. 09:00etan hasiko dira lanean Amilibia baserrian eta haren inguruko lurretan, eta ondoren, 12:00etan, Haziak. Zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpena egingo dute Miguel Arribasek eta Marc Badalek. Gero, solasaldia gauzatuko dute, eta mokadutxoa egiteko parada ere izango dute hara joaten direnek.

Auzolanean parte hartu nahi duten herritarrek info@amillubi.eus helbide elektronikora mezua bidalita eman beharko dute izena. Biolurrek, Amillubik eta Portale kultur elkarteak antolatu dute larunbateko hitzordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide