Hiru hilabete baino gehiagoz itxita egon ostean, ireki dute berriro Endoiako biltokia. Horretarako, Zestoako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak elizarekin lagapen hitzarmena sinatu eta teilatua berritu ondoren, Gaztendoia auzo elkarteak hartu du eraikina kudeatzeko ardura. Aurrerantzean, Endoiako eta inguruetako baserrietako bizilagunek biltokiko zerbitzuaz baliatzeko aukera izango dute.
Auzo elkarteko ordezkariekin batera, bertan izan dira Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Itziar Borda Itziarko Auzo Udaleko zinegotzia.