Zestoa Osasuntsu programak ostegunean ekingo dio ikasturte berriari, ibilbide motz bat eginez. Gutxi gorabehera bi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek: kiroldegian hasi eta Alonderora joango dira aurrena, handik Ekainberriko aparkalekutik Lili jauregira joateko, eta atzera kiroldegira itzuliko dira Lau Iturritik barrena. Antolatzaileen arabera, gurpildun aulkian egiteko modukoa izango da ibilbidea.
10:30ean elkartuko dira kiroldegian eta handik ekingo diote ibilbideari. Amaieran, hamaiketakoa egingo dute.