Zestoako kiroldegia ordubetez itxita egongo da bihar, argia moztuko dutelako

Ihintza Elustondo 2024ko urriaren 7a

Zestoako kiroldegiko gimnasioa, artxiboko irudian.

Bihar, asteartea, 08:30etik 09:30era itxiko dute Zestoako kiroldegia. Ondoren, normaltasunez egingo dute lan. 

Joan zen astean bezala, bihar ere argia moztuko dute Zestoako kiroldegian. Udalak jakinarazi duenez, bihar, asteartea, 08:30etik 09:30era itxiko dute gunea; beraz, ordu tarte horretan herritarrek ezingo dute zerbitzua erabili. Ondoren, normaltasunez egingo dute lan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide