Ekainberriko 'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketa urriaren 20ra arte egongo da ikusgai

Iraia Oteiza 2024ko irailaren 19a

'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketaren zati bat.

Uztailaren 17an irekitako erakusketak uda garaian izandako "arrakasta" ikusita, erakusketa beste hilabete batez luzatzea erabaki dute. Urriaren 20ra arte egongo da ikusgai.

Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketa uztailaren 17an jarri zuten ikusgai Ekainberrin. Uda garaian izan duen "harrera ona" ikusita, erakusketa beste hilabete batez luzatzea erabaki dute antolatzaileek, eta urriaren 20ra arte egongo da ikusgai.

Izenburuak dioen moduan, emakumeek Gipuzkoan ikerketa arkeologikoetan izan duten eta gaur egun duten garrantziaren isla da Emakume arkeologoak Gipuzkoan bilduma. Hainbat azalpen panelen bidez, arkeologiako sektore estrategikoetan emakumeak sartzeko, integratzeko eta lidergoa hartzeko prozesua nolakoa izan den azaltzen du erakusketak. Horrez gain, emakume horiek aurkitutako zenbait objektu arkeologiko ere bertatik bertara ikusteko aukera izango dute bisitariek. Iazko urrian Irungo Oiasso museoan estreinatu zuten erakusketa osoa, eta orain Zestoan dagoena haren lagin bat da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide