Arazo teknikoengatik egun batzuez etenda egon ostean, bihar itzuliko da atzera Auzo Busa, Zestoako erdigunea Aizarnarekin eta Arroagoiarekin lotzen duen garraio zerbitzua.
Ohiko ordutegiarekin eskainiko du zerbitzua: astelehenetik ostirelera –jaiegunetan izan ezik–, egunean bi joan-etorri egingo ditu Aizarnara eta beste bi Arroagoira. Zestoatik Aizarnara 08:30ean eta 16:30ean abiatuko da, eta 08:45ean eta 16:45ean Aizarnatik Zestoara. Zestoatik Arroagoira, berriz, 09:00etan eta 17:00etan abiatuko da autobusa, eta 09:10ean eta 17:10ean Arroagoitik Zestoara. Bidaia guztietan, geldialdia egingo du Iraetan.