Zestoako Kzgunea zabalik egongo da urriaren 17an. KZgunea informazioaren eta komunikazioaren teknologietan trebatzeko zentroen sare publikoa da eta oinarrizko azpiegiturak herritarren eskura jartzeaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du. Halaber, BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren zein Metaposta zerbitzuren tramitazioak ere egiten dira bertan.
Zerbitzua goizeko 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute Zestoako kultura etxean dagoen KZguneko gelan. Bertara joan ahal izateko aurrez hitzordua eskatu beharko da 945-06 25 55 telefonoan edota lotura honetan.