'Jacuzzi' kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango da ostiralean Arroabean

Ane Olaizola 2024ko irailaren 11

NiMú konpainiak 18:00etan eskainiko du soka malguak, objektuen manipulazioa eta clowna uztartzen dituen kale ikuskizuna.

NiMú konpainiak Jacuzzi ikuskizuna eskainiko du datorren ostiralean Arroabean. Soka malguak, objektuen manipulazioa eta clowna dira protagonista Xandra Gutierrezek zuzentzen eta antzezten duen kale antzerkian, eta haurrek zein helduek 18:00etatik aurrera izango dute horretaz gozatzeko aukera.

Honakoa da ikuskizunaren sinopsia: "Nora doaz burbuilak? Oraintxe agertzen dira edalontzi txiki batean, oraintxe zabaltzen dira libre-libre gainazal handietan… Urak eskaintzen dizkien aukera mugagabeekin harrituta, Jacuzzi bat sortzea erabaki du niMu konpainiak. Oinetarako jacuzzi bat! Ez dakiena da burbuilak oso urrutira iristeko gai direla, baita bereganatzen ausartzen denaren bihotz-bihotzeraino ere…".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide