Eromen produkzioak taldeak eskaintzen duen Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta herritarrek irailaren 30era bitartean eman dezakete izena. Eskolak azaldu duenez, hainbat leku libre daude, eta 6 urtetik aurrerako edonork parte har dezake han eskainiko dituzten ikastaroetan. Horretarako, 658 73 90 32 telefono zenbakira deitu edo eromenprodukzioak@gmail.com helbide elektronikora mezua idatz daiteke.