Irailaren 6an Zestoan izango den pilota jaialdirako sarrera gehiago jarri dituzte salgai

Ihintza Elustondo 2024ko abuztuaren 23a

Jokin Altuna izango da jaialdiko protagonistetako bat. (Aspe)

Orain arte salgai jarritako sarrera gehienak saldu dira, eta hori dela eta, gaurtik aurrera beste 70 sarrera jarriko dituzte eskuragarri turismo bulegoan.

Zestoako Ama Birjina festen barruan, profesionalen pilota jaialdia izango da irailaren 6an, ostiralez. Orain arte salgai jarritako sarrera gehienak saldu dira, eta hori dela eta, gaurtik –ostirala– aurrera beste 70 sarrera jarriko dituzte eskuragarri turismo bulegoan. Sarrera horiek harmailetako erdigunekoak dira; hau da, laugarren eta seigarren kuadroen artekoak. Erdigunetik haragoko sarrerak Internetez eros daitezke, www.entradasfronton.com atarian.

Jaialdiko partida nagusia Masters Caixabank ligako azken jardunaldia izango da; Altuna III.a eta Iztueta Ezkurdiaren eta Albisuren aurka lehiatuko dira. Lehen neurketan, berriz, Egiguren V.a eta Erostarbe Salaberriaren eta Gabirondoren kontra ariko dira. 21:15ean hasiko da jaialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide