Moto gidari bat zauritu da, Arroabean kamioi baten aurka izandako istripuan

Ihintza Elustondo 2024ko abuztuaren 20a

12:50 zirenean gertatu da ezbeharra, N-634 errepidean. Moto gidaria Donostia ospitalera eraman dute.

Moto baten eta kamioi baten arteko istripua gertatu da Arroabean, 12:50 zirenean. N-634 errepidean gertatu da ezbeharra, eta moto gidaria Donostia ospitalera eraman dute. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, baina Ertzaintzak jakinarazi duenez, txandakako pasoa ematen ari dira orain (15:30).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide