Zabalik dago Ondarbasoko Igoeran izena emateko aukera

Intza Trula 2024ko abuztuaren 16a

Ondarbasoko Igoera bateko irudia. (Artxibokoa)

Abuztuaren 31n, goizean, jokatuko dute Ondarbasoko Igoeraren 37. edizioa. Parte hartu nahi dutenek abuztuaren 23ra bitarte izango dute izena emateko aukera.

Abuztuaren 31n, larunbatez, jokatuko dute Ondarbasoko Igoeraren 37. edizioa, eta proban parte hartzeko interesa dutenek abuztuaren 23ra arte izango dute izena emateko aukera. Txirrindularitza proba 11:00etan jokatuko dute.

Hori hala, igoeran parte hartu nahi duten txirrindulariek Koiote eta Portale tabernetan nahiz 667 34 32 45 edo 661 39 13 36 telefono zenbakietan izango dute izena emateko aukera. Federatuta ez dauden txirrindulariek NAren kopia bat aurkeztu beharko diote antolakuntzari, lasterketaren egunerako asegurua egin ahal izateko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide