Zestoako amabirjinetako zekorketak irailaren 6an eta 8an izango dira

Intza Trula 2024ko abu. 16a, 13:45

Iazko Zestoako zekorketa bateko irudia. (Aitziber Arzallus)

Ostiraleko saioan Ruiz de Velasco izango da toreatzailea, eta igandekoan, berriz, Sergio Rollon. Bi hitzorduak 18:00etan izango dira, eta horietan Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak aterako dira plazara.

Irailaren 6an eta 8an zekorketak egingo dituzte Zestoan, Amabirjin jaietan, eta antolatzaileek jakinarazi dituzte egun horietan zein toreatzaile eta zezen izango diren plazan.

Irailaren 6an, ostirala, Ruiz de Velasco izango da toreatzailea, eta haren ordezkoa Eduardo Rodriguez izango da. Hilaren 8an, igandez, Sergio Rollon toreatzailea aterako da zezenaren aurrera, eta haren ordezkoa Miguel Bernal izango da. Bi egun horietan Oropesako (Toledo, Espainia) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.

Bi zekorketak 18:00etan izango dira. Zekorketa bakoitzerako sarrera hogei euro ordaindu beharko dute helduek; haurrek, berriz, hamar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide