Zestoako Euskal Herria plaza bete du Ad Hoc musika bandaren kontzertuak

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 3a, 09:28

Plaza mukuru bete zuten herritarrek, udan atzerrian jotzeko elkartzen diren Herbehereetako musikarien emanaldia jarraitzeko.

Joan den astelehenean Azkoitian aritu ondoren, Herbehereetako Ad Hoc musika bandak Zestoan egin zuen geldialdia atzo.

Euskal Herria plaza mukuru bete zuten herritarrek, udan atzerrian jotzeko elkartzen diren musikarien emanaldia jarraitzeko; Txapela buruan eta ibili munduan leloa aukeratu dute aurtengo kontzertu birarako, Euskal Herria aukeratu dutelako kontzertuak emateko. Zestoan, gainera, etxeko bakarlari gonbidatua izan zuten atzokoan herbeheretarrek, Garikoitz Mendizabal txistulariak ere parte hartu baitzuen kontzertuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide