Bihar egingo dute Zestoako eta Urepeleko ekoizleak ezagutzeko topaketa

Intza Trula 2024ko uzt. 23a, 10:30

ErtxiƱeko. (Ertxineko.com)

Uztailaren 17an ziren egitekoak topaketa, baina hitzordua atzeratzea erabaki zuten, eta gaur ezagutarazi du udalak data berria.

Zestoako eta Urepeleko ekoizleak ezagutzeko topaketa bihar, asteazkena, egingo dute. Joan den astean hitzordua atzeratu ostean, gaur jakinarazi du data berria Zestoako Udalak.

Hori hala, bihar 10:00etan aterako dira Amillubi baserritik, eta hortik abiatuta egingo dituzte bisitak Amillubira, Sakona-Komuntzora, Ertxiñekora eta Azpeitiko Elikagunera, askotariko produktuak ezagutuz. Sabela betetzeko, berriz, Ekain sagardotegian bazkaria egingo dute. Itzulera 19:00 aldera egitea aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide