Santio-santanak ospatuko dituzte bihartik hasita Arroagoian

Nerea Uranga 2024ko uzt. 23a, 09:45

Iazko santio-santana jaietako irudi bat. (Nerea Uranga)

Joan den astean Arroabean ospatutako karmenei hartuko diete lekukoa Santio eta Santa Ana jaiek. Lau egunez izango da festa han, bihartik hasi eta larunbatera arte, hain zuzen.

Festen kateak jarraitzen du Urola Kosta eskualdean. Joan den astelehenetik igandera bitartean karmenak ospatu dituzte Arroabean. Arroabetik Arroagora igaroko da orain festa giroa. Izan ere, bihartik larunbat gauera arte santio-santanetako ekitaldiak izango dituzte han. Bihar, 20:00etan, botako dute festak hasteko suziria. Segidan, trikipoteoa eta herri afaria egingo dituzte, eta Patx DJaren saioarekin bukatuko dituzte jaietako lehen eguneko ekitaldiak.

Gainontzeko egunetarako adin eta gustu guztiak dituztenentzako ekintzak prestatu dituzte Arroagoian: patata tortilla eta sagardo lehiaketak, esku pilota partidak, herri kirolak, erromeriak, haurrentzako jolasak, bakarrizketa saioa, Tolareko Igoera...

Egitaraua:

Bihar, asteazkena. Santio bezpera.

  • 20:00. Txupinazoa. Jarraian, trikipoteoa.
  • 21:00. Herri afaria, trikitilariek girotuta.
  • Tartean, bikote dantza lehiaketa egingo dute.
  • 03:00. Patx DJa.

Uztailak 25, osteguna. Santio eguna.

  • 11:00. Tortilla eta sagardo lehiaketa.
  • 12:00. Esku pilota partidak, frontoian.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 22:30. Argazki proiekzioa.
  • 23:00. Izer eta Alabier trikitilariak.

Uztailak 26, ostirala. Santa Ana eguna.

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bazkaria.
  • 17:30. Bakarrizketa saioa, Ion Martinez Txiki-ren eskutik.
  • 19:00. Herritarren arteko kirolak.
  • 23:00. Etxebarria aita-semeekin erromeria.
  • 01:00. Olber DJa.

Uztailak 27, larunbata.

  • 11:00. Tolareko Igoera.
  • 12:00. Altxorraren bila.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 16:30. Umeentzako jolasak. Izen ematea 16:00etan zabalduko dute.
  • 17:30. Apar festa.
  • Jarraian, txokolatada.
  • 23:00. Joselu anaiak.
  • Tartean, otarrearen zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.
  • 02:00. Olber DJa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide