Santa Engrazia ermita eta Benta arteko bidea garbitu dute auzolanean

Nerea Uranga 2024ko uzt. 19a, 15:34

Ermitaren ingurua eta Bentatik gailurrerako bidea txukundu dute Santa Engraziako Auzolan Taldeko kideek.

Beste urtebetez, Santa Engraziako Auzolan Taldeko kideek Santa Engraziako ermita ingurua eta Bentatik ermitarako bidea txukundu dituzte auzolanean.

Atzo egin zituzten txukunketa lanak. "Aurtengo giro euritsuak bide bazterretako sasia ugaritzea ekarri du. Hala ere, bisitariek bide garbia topatuko dute hemendik aurrera, eta Santa Engrazia gailurretik dagoen ikusmiraz gozatzeko aukera izango dute", adierazi dute auzolan taldeko kideek.

Santa Engraziako Auzolan Taldea hainbat aizarnarrek eta zestoarrek osatzen dute.

(Argazkiak: Jon Egiguren)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide