Korreax taldea garaile, Zestoako Gaztetxearen futbito txapelketan

Intza Trula 2024ko uzt. 18a, 16:30

Korreax eta Jurdanen Txakurrak taldeek jokatu zuten atzo arratsaldean futbito txapelketaren finala. Jarraian, azken egunotan egiten ari diren moduan, gaztetxearen aldeko buelta egin zuten, eta parrilladarekin amaitu zuten eguna.

Jende ugari bildu zen atzo arratsaldean Zestoako kiroldegian, gaztetxeak antolatutako futbito txapelketaren finala bertatik bertara ikusi eta bi talde finalistak animatzeko asmoz. Korreax eta Jurdanen Txakurrak taldeek jokatu zuten neurketa, eta azkenean, Korreax taldeak eskuratu zuen garaipena.

Kirol ekitaldiaren ostean, gaztetxearen aldeko buelta osatu zuten herrian zehar, eta eguna amaitzeko sari banaketa eta parrillada egin zituzten, giro paregabean.

(Argazkiak: Danbolin eta Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide