Ibilgailuek ezingo dute Arroabeko San Isidro kalera sartu festak amaitu arte

Intza Trula 2024ko uztailaren 17a

Zestoako San Isidro kalea. (Zestoako Udala)

"Herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz" hartu du erabakia Zestoako Udalak. Karmen jaiak hilaren 21ean, igandez, amaituko dira; beraz, ibilgailuek sarrera berria erabili beharko dute Narkis Balentziaga kalera sartzeko.

"Herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz" Arroabeko San Isidro kalea itxi du Zestoako Udalak ibilgailuentzat, eta autoek ezingo dute bertatik ibili auzoko Karmen jaiak amaitu arte. Igandean amaituko dira, hain justu, auzoko festak. Hori hala, Narkis Balentziaga kalera sartzeko herriko sarrera berria erabili beharko dute autoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide