Arroabean herri kirolak eta sagardo dastaketa Karmen egunean

Nerea Uranga 2024ko uzt. 17a, 09:49

Atzo arratsaldean aizkolarien eta harri jasotzaileen erakustaldia izan zen, eta segidan, sagardo dastaketa eta pintxoak jateko aukera eskaini zuten. Gaur atsedena izango dute, eta bihartik igandera arte festak ez du etenik izango Arroabean.

Joan den astelehen arratsaldetik karmenak ospatzen ari dira Arroabean, Karmentxuri ongietorria eginda hasi zituzten festak, eta gaur atseden hartuko badute ere, bihartik igandera berriro festetan murgilduko dira Arroabean.

Atzo arratsaldean, Karmen egunean, herri kirol erakustaldia izan zen Arroabean. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek jardun zuten eta harri jasotzen Joseba Ostolazaren eskolako Udane eta Elene Ostolazak eta Imanol Royo Lartainek eta Jokin Eizmendik. Kirolarien saioa bukatu ostean, sagardo dastaketa izan zen Arroabeko frontoian, eta pintxoak jateko aukera ere izan zuten hara joandakoek. Sagardo dastaketa Etxebarria aita-semeak trikitilariek girotu zuten.

Bihar, uztailak 18, osteguna.

  • 12:00. Jubilatuen meza.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • Ondoren, trikitilariak.
  • 19:00. Presoen aldeko pilota txapelketako finala.

Uztailak 19, ostirala.

  • 11:00. Umeentzako jolasak.
  • 12:30. Bota ura!
  • 13:30. Umeen bazkaria.
  • 15:30. Puzgarriak, zirkoa, aurpegi margoketa, eskulanak eta jolas gehiago. Jarraian, txokolatea banatuko dute eta apar festa izango da.
  • 19:00. Zumaiako karropoteoa auzoan barrena.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. Kontzertuak: Skareggekasko, Gabezin eta Mikerinos DJa.

Uztailak 20, larunbata

  • 10:00. Paella lehiaketa eta bazkari prestaketa.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 17:00. Bazkalondoa kantuz alaituta.
  • 19:00. Tocan 2 la polla.
  • 23:00. Kontzertuak: Sukena, Tapia eta Leturia Band eta Bad Sound Sister.

Uztailak 21, igandea

  • 10:00. Idiakaitz txistulariak.
  • 12:30. Umeen dantza emanaldia.
  • 13:00. Munduko Platerak.
  • 17:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Izer eta Alabier.
  • 22:00. Bandera jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide