Zestoako Zaintza Sareak antolatuta, altxorraren bila intergenerazionala egin dute gaur goizean San Joan plazatxoan, bigarren astez. Joan zen astean, udaleku irekietako haurrek eta San Joan egoitzako egoiliarrek parte hartu zuten Zaintza Sareko kideek antolatutako egitasmoan. Gaurkoan , berriz, kirol udalekuetako 9 eta 10 urteko gaztetxoak izan dira adinekoekin jolasera animatu direnak, eta giro polita sortu dute. Guztira, 40 ume inguru aritu dira adinekoekin batera askotariko probak egiten, 10:30ean hasita.
Antolatzaileek azaldu dutenez, joan zen asteko zein aste honetako ekintzak harrera oso ona izan dute, eta adinekoek zein haurrek "oso positiboki" baloratu dute Zaintza Sareak sustatutako egitasmoa.