Adonis eta Aner berriro txapeldun, Txokoko Pilota Txapelketan

Mailo Oiarzabal 2024ko uztailaren 6a

Txapeldunak, finalistak, antolatzaileak eta babesleak, atzoko sari banaketan. (Oier Arregi)

30-23 irabazi zieten finalean Xabati eta Mattini. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, berriz, 30-24 irabazi zieten Mikelek eta Kixkurrak Juleni eta Joni.

Bukatu da aurtengo Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa. Iluntze alderako iragarrita zegoen ekaitzetik salbu, azkenean, ohiko ikusminarekin eta giro ederrean jokatu ahal izan zituzten finalak atzo Gurutzeaga pilotaleku irekian.

Arratsaldeko partida nagusian, iazko irabazleek, Adonisek eta Anerrek, txapela berritu eta aurten ere nagusitu egin ziren finalean: 30-23 irabazi zieten Xabati eta Mattini. Aurretik jokatu zuten hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa, eta hor 30-24 irabazi zieten Mikelek eta Kixkurrak Juleni eta Joni.

Maiatzaren 21etik, astelehenetik ostiralera ia egunero izan dute pilotalzaleek hitzordua Gurutzeagan Txokoko Pilota Txapelketarekin. Hamabost bikote lehiatu dira aurtengo txapelketan.

(Argazkiak: Oier Arregi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide