Giro polita sortu da gaur goizean Zestoan, altxorraren bila intergenerazionalaren aitzakian. Izan ere, Zestoako Zaintza Sareak antolatuta, udaleku irekietako haurrak, helduak, egoitzetako erabiltzaileak eta zenbait herritar elkartu dira San Joan egoitzako plazatxoaren inguruan, altxorraren bila jolasean parte hartzeko. Amaieran, hamaiketakoa egin dute guztiek elkarrekin.
Aurreratu dutenez, datorren ostegunean, hilaren 11n, berriz ere egingo dute jolasa, kirol udalekuetako haurrekin batera.
(Argazkiak: utzitakoak)